top of page

San Nikolas Egunaren bezperan, herriko gaztetxoak kalean zehar ibiltzen dira San Nikolas gotzaiari kantatuz. 

San Nikolas bezperan, herriko ikasleak kalera irteten dira, egun horretan kantatu ohi diren koplak kantatzera. Lehenengo, gotzainez jantzitako ikasle bat joaten da.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

 

Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:

• San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).

• Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren “zoroen festetatik” dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara – erdara nahasketaren arrazoia.

bottom of page