top of page

RAIMUNDO SARRIEGI  (1838-1913)

Raimundo Sarriegi Etxeberria euskal musikaria izan zen.

Bere musika lanik ospetsuena ezbairik gabe San Sebastian

martxa da, (Serafin Barojaren hitzak dituena 1862).

Peñaflorida kaleko Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle

izan zen, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu ere egin zuelarik. Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an zendu zen Narrika kaleko Telleria botikan zegoela.

Sarriegiren konposizio lanik ezagunena San Sebastian martxa da, danborradako eta inauterietako beste hainbat konposizio ezagun ere burutu dituelarik: Tatiago (1882), Iriyarena (1882), Retreta (1882-1884), Diana (1982), Polka (1885), Donostiako karnabala bilduman jasotako abesti multzoa eta abar.

bottom of page