SANTA AGEDA -
00:00 / 00:00
DIOS TE SALVE -
00:00 / 00:00

SANTA AGEDA

Zorion etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz.

Aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi dugu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu

Euskal Herriko eguna.

Etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua duguna.

Santa maitea gaur hartu dugu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna

 

 

DIOS TE SALVE

Haritz ondoan iturri.

Ura pil pil pil erori.

Etxe hontako etxekoandreak

Ama birjina dirudi.

DIOS TE SALVE, JENDE NOBLIA

GABON JAINKOAK DIELA

LEGIAREKIN KUNPLI DEZAGUN

SANTA AGEDA BEZPERAN

Horma txulotik xagua.

Haren atzetik katua.

Etxe hontako limosnarekin

ez da beteko zakua.

DIOS TE SALVE…

Hor goian goian izarra.

Hari begira lizarra.

Etxe hontako nagusi jaunak

urre gorrizko bizarra.

DIOS TE SALVE…

 

MAKILAKIXKI -
00:00 / 00:00

MAKILAKIXKI

Makilakixki kixki, kixki.

Makilakixki klas (bis)

Kila makila kila.

Makila kila.

Makila klis klis klas.

Kila makila kila.

Makila kila.

Makila klas. (bis)

Makilakixki buruan.

Makilakixki lepoan.

Makilakixki besoan. 

Kila klisklis klas.

Kila klisklas.